GARA, 2002/06/20
ETAren Agiria Europako Instituzio eta hiritarrei
1995eko Ekainaren 11n ETAk Europako eritzi publikoari zuzendu zitzaion lehen aldikotz. Bertan, hilabete batzuk lehenago argitarutu zen Alternatiba Demokratikoa bezala deitua izan zen bake proposamenaren zehaztapenak jakinarazten zituen, bide batez, Espainiako Gobernuak bere jarrera itxia alda zezan presio egitearen deia zabalduaz Europako eragile guztiei.
Zazpi urte beranduago, Espainiako Gobernuak Europako Instituzio baten Lehendakaritzaren ardura hartu behar izan du bere gain, gutxira, Sevillan (Andaluzia) antolatuko den Europako mandatarien arteko goi bilerarekin amaiera emango diolarik.
Espainiar faxismoa, Frantziar jakobinismoa, Europako eraikuntza eta Globalizazioa: Euskal Herria jo punutan.
Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazkak bere horretan dirau: Espainia eta Frantziako Gobernuetan alternantzia politikoak eman arren, Europako Eraikuntzak aurrerapausu garrantzitsuak ezagutu arren, ez dago bi Estatu zanpatzaileek Euskal Herriari ordainarazten dioten zanpaketa eta kolonizazioa geldiarazteko aztarna izpirik ere.
Aitzitik, Espainiako Gobernuak setio egoera ezarri du Euskal Herrian: egunkariak itxi, atxiloketa arbitrarioak biderkatu, herri mugimenduko antolakunde eta erakunde politikoak legez kanpo jarri, tortura basatiak legeztatu. Europan, Irailak 11ko ekintzen aitzakiaz, euskal erresistentziaren aurkako Europear Instituzioen esku sartzea lortu du. Mundu zabalean azkenik, Espainiak duen botere ekonomikoaz baliaturik, inperialismoaren aro zatarrenetan bezalaxe, presioak areagotzeari ekin dio bere "influentzipean" dituen herrialdeetan. Faxismoa eta galdutako Imperioa berrantolatzea dira, egun, Espainiako politika markatzen duten ezaugarri nagusienetarikoak.
Duela zazpi urtetik honako aldaketa bakarrenetariko, Globalizazioaren aro zaharberritu honen zurrunbiloaren abiada litzateke. Zentzu honetan, mundu mailan ematen ari den eraldaketa ekonomikoan, Europaren eraikuntza puzzle horretako beste osagai bat besterik ez da. Merkatalgintzaren eraikinak, Europa sozialaren ispilu hautsiari uzten ari zaio lekua. Europako merkatu bakarraren oinarri ekonomikoak ezarri eta finkatu ondoren, jaunttoek hiritarrei utzi dioten lekua eraikitzeari ekin diote oraingoan. Europako eraikuntzaren abiada, beraz, kapitala eta behar finantzieroen araberakoa izan da, alboan utzi zutelarik, aspaldi, hiritarren Europa izan behar zuen hura, amesturiko karta sozialaren Europa, eta bide batez, Herrien Europa.
Bestalde, Europako Instituzioek aitortzen duten bezalaxe, hiritarrek azken hauekiko duten dibortzioa geroz eta handiagoa da. Hori ekiditearren, Europako instituzioek neurriak hartzen dituzte. Euskal Herriarentzat, ordea, eta bereziki Euskal Herriaren eskubideen alde borrokan dirauten sektore herritarrentzat, beste neurri batzuk aurreikusi dituztela dirudi. Kontrol polizialaren Schengen espazioa, Watson legea, eta Espainia eta Frantziaren beto eskubidea. Soluziobide politikoaren aurrean errepresioaren hotsak. Horixe da errealitatea.
Hartara, Euskal Herriak bigarren mailako hiritarrez osaturiko jendartea izaten jarraitzen du Espainiako monarkia parlamentario eta Frantziako errepublikako sare instituzionaletan. Eta gure eskubideak bahituta daude oraindik. Bahituta diogunean, guztia esateko libre den jendarte eta sistema politiko baten erdi-erdian egonik ere, erabakitzeko ahalmena ukatu egiten zaigulako da. Are eta gehiago, gutxira, Espainiak ezarri nahi dituen legeen arabera, pentsatzen duena esaterik ere ez du izango euskal hiritarrak!
Euskal Herriak ez du etorkizunik egungo Estatuen Europan. Hamaika esaldi ponpoxo, beste hamaika eskubide "demokratiko", baina Euskal Herriari azken urteotako Europako eraikuntzak argi eta garbi erakutsi dio herri bezala pentsatu eta bizitzeko eskubiderik ez dagokiola. Horretarako daude Frantziako errepublikaren handitasun eta berdintasun faltsua, eta horretarako ere, Espainiak azken hogei urtetan Europatik jasotako label demokratikoa. Eraiki dituzten indigena erreserba modernoetan, euskaldunok turistentzako postala eta Historiako liburuetarako balio dugula errepikatzen digute maltzurki eta irribarretsu, baina soilik erreserbetarako eginak dauden eskubide neurtuen eremuan. Segregazio "demokratikoa" da, orain arte, Espainia eta Frantziako Gobernu desberdinek Euskal Herriari eskaini izan dioten etorkizun oparoa.
Ordea, Frantziako errepublikak eta Espainiako "demokraziak" euskal hiritarren bizkar eraiki izan dute etorkizuna. Zenbat dira faxismoaren aurkako euskal erresistentziatik nazien aurkako borrokan aritutakoak? Zenbat milaka hildako Espainiako faxisten aurkako gerran? Ordaina zanpaketa izan da. Eta iraina.
Espainiako eta Frantziako Gobernuak dira Historiaren aurka doazenak.
ETAk, gatazka parametro demokratikoetan jartzeko eskaintza berresten du: Alternatiba Demokratikoa.
ETAk behin baino gehiagotan esan izan du zanpaketa eta gatazka armatua gainditzeko aukerarik badagoela. Aitzitik, aukera baino, proposamen zehatzak plazaratu izan ditu ETAk joan den berrogei urte hauetan:
Izan ere, argi eta ozen esan behar dugu ETAren helburu estrategikoak independentzia eta sozialismoa diren bezala, errealitateari atxikia dagoen proposamena egiten duela gatazka armatua gainditzeko. ETAko kideak euskal jendartean ongi txertatuak dauden euskal hiritarrak dira. ETAk Euskal Herriaren oinarrizko eskubideen alde egiten du, egun, borroka armatua. Eta eskubide horiek bermatuak izango diren heinean ETAk herriak erabakitzen duena errespetatuko duela errepikatu izan du hamaika aldiz.
Autodeterminazioa eta lurraldetasuna. Eta bi kontzeptu horiek praktikara eraman ahal izateko Prozesu Demokratiko baten ziurtapena dira, egun, ETAk gatazka armatua gainditzeko eskatzen duen gutxiengo baldintza. Alternatiba Demokratikoaren oinarria, hain zuzen ere, "Herriari eman hitza eta errespetatu" leloan laburbil genezake. Hor dago gakoa eta ez beste inon.
Gogoratu behar dugu ordea, 1997an, Alternatiba Demokratikoaren sozializazio kanpaina bati hasiera emanagatik Gobernu espainiarraren esku judizial-errepresiboak kartzelan sartu zuela Herri Batasuna taldeko zuzendaritza osoa.
Euskal Herriak zer espero dezake orduan auzoak dituen bi Estatu horien eskaintza "demokratikoaz"? Horixe da, hain zuzen ere, Europako instituzioei eta baita hiritarrei ere, ETAk pausatzen dien galdera. Europa berriaren egituraketa juridiko-politikoa abian dagoen honetan, Europako Instituzioak jakin behar lukete ez dagoela Europa eraikitzerik baldin eta, aurrekari gisa, bere baitan dituen auzi eta gatazkei, dagokien ausardia politikoaz erantzuten ez badiete. Erantzukizuna zeuona ere bada.
ETAk gatazka armatua gainditzeko bere borondatea berretsi nahi die Europako Instituzio, eragile sozial eta hiritarrei. Euskal hiritarrek, inongo presiorik gabe, eztabaidatu, hausnartu eta esan dezatela nolako Euskal Herria nahi duten, eta zein den Europan izan nahi duten lekua.
Euskal Herria hiltzera kondenatuko duten bitartean, ETAk borrokan jarraituko du.
ETAk gatazka armatua gainditzeko bere borondatea ozenki eskaintzen du, baina, Estatu zanpatzaileen itxikeria eta prepotentziaren aurrean, ETArentzako borroka dela bide bakarra jakinarazi nahi du ere. Ekartzekotan, bakea, soilik justiziak ekarriko baitu.
Euskal Herriari zor zaizkion eskubide politikoak ukatuak izaten diren heinean, elkarrizketa eta negoziaketaren kultura eta borondatea hutsalak izaten jarraituko duten bitartean, herritarren mugimendu, antolakunde eta erakundeak legez kanpo uzteko asmoa egi bihurtzen den bitartean, tortura eta basakeriak zigortzeko borondaterik ez dagoen bitartean, egi bakarra hedabide ustel eta zurien esku egonen den heinean, hots, faxismoaren aztarna zahar-berrituak eguneroko ogi izango diren bitartean, ETAk, azken lau hamarkada hauetan bezala, aurrera egingo du borroka armatua eginez ere. Defendatzea eskubide bat besterik ez baita.
Mundu anitza eta gizarte zuzen baten alde. Norbera bere etorkizunaren jabe.
Amaitu baino lehen, gure elkartasunezko adierazpenik zintzo bezain tinkoena bidali nahi genieke munduan zehar injustiziaren aurrean borrokan daudenei:
Injustiziaren aurkako borrokak elkartzen gaitu, biharko izango den gizarte zuzen baten aldeko ametsak ere bai. Guztiei, agurrik ez!
Europako Instituzio eta eragile sozialei.
ETAk Europako Instituzioei Espainia eta Frantziako Gobernuek daramaten jarrera alda dezaten indarrak egitea eskatzen die.
Eragile sozialei, aldiz, Euskal Herrira etor daitezela, bertako eragile guztiekin egon, egoera bere osotasunean aztertu eta, norberak bere eremuan, zabaldu dezala errealitatean oinarritzen den ikuspegia. Zoritxarrez, Europako hedabide askotxok, espainiar hedabide ustelen bertsioak baino ez baitituzte argitaratzen.
Gatazka armatua dagoen eskenatoki batetik parametro demokratikoetan oinarritzen den prozesu baterako urratsa lortu dezakegu. Guztion aldetik erantzukizunez jokatzen badugu.
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA! JO TA KE INDEPENDENTZIA LORTU ARTE!
Euskal Herrian, 2002ko Ekainaren 11n
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A
Eranskina:
ALTERNATIBA DEMOKRATIKOA:
1) Gobernu espainiarrarekin hitzartu beharreko puntuak:
Euskal Herriaren ezagutzak zerbait gehiago eskatzen du: lurraldetasunaren onarpena, egungo lurralde banaketaren inposaketa gainditzea, instituzio mugen altxatzea. Gero, ze nolako forma hartzen duen lurralde batasun horrek, Euskal Herria nola antolatzen den, edo dena delakoa, euskal herritarren erabakia izango da.
Ez dugu ahaztu behar ere indarrez sartu gaituztela Europako Komunitatean, eta Euskal Herriaren ezagutzak aukera eman behar duela gure herriak erabaki dezan ze nolako harreman mota izan nahi duen Europako Komunitatearekin.
!2) Euskal herritarren artean eztabaidatu, hitzartu eta garatu beharrekoa:
Prozesu demokratiko bat burutu euskal herritarroi eta ez beste inori dagozkien gaiak erabakitzeko. Prozesu horretan sindikatu, elkarte, giza mugimendu, alderdi, maila guztietako instituzio, eta azken finean gizarte osoak hartu behar du parte. Horretarako aukerak, markoak, eta erabakitzeko guneak zehaztu behar dira. Prozesu honen markoan gutxienez honako gaiak zehaztu beharko lirateke:
Prozesu hori demokratikoa izango bada euskal herritar guztiek parte hartzeko aukera izan behar dute, inongo presiorik jaso gabe. Beste modu batez esanda, prozesu hori demokratikoa izateko halako baldintzak eman behar dira:
![]() |